Zer egin daiteke 10 eurorekin?

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 8a, 02:00

( Jexux Eizagirre Portillo ) Hernanin, adibidez, San Joa­ne­tan, 10 € ordaindu beharko zenituen autotxoketan 10 bidai egiteko: guztira 20 minutu baino gutxiago. Gurean 10 eurorekin ez zara urruti joango. WUKROn, ordea, familia gehientsuenetan (10etik 8) hilabete osoan senide guztien artean etxera sartzen duten ´soldata`= 3 €. Hortaz, 10 eurorekin familia batek, nola edo hala, bizimodua aurrera atera behar du 3 hilabete eta 10 egunetan. Familia bakoitzean, bataz beste, 6 senide baino gehiago izan ohi dira (zahar, heldu eta ume: denak elkarrekin). Bukatzeko esan dezagun, jaioberri baten bizitza-esperantza = 40 urte. Datu horiek guztiak egiatzat jo ditzakegu, internet ez bada ´gezurtero`. Galdera: WUKROn, zenbat diru irabazten du pertsona batek bere bizitza osoan? Ezin izan dut konturik atera: kalkulagailua ere erotu eta dena egin zait, zenbaki ´plakoek` ikaratuta. WUKROn, hutsaren hurrena ere dirua da. Hemen ´eltzetxoa` dena, Banketxea da han.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!