( Kai Uwe Vollmer
) Hernaniko jaiak tarteko eta etxean, irratiko txosnan, kontzertuetan... egin beharreko lanak zirela eta, denboraldi bat komunikazio askorik gabe pasa da, baina gaur goizean errealitatea itzuli da. Udaltzain baten eskutik, ostiral honetan, uztailaren 3an, Donostiako 4. instrukzioaren epaitegian deklaratzeko ´gonbidapena` jaso dugu orain dela 3 hilabete toki hau okupatzeagatik.
´Jabeek` salaketa jarri zutenean (apirilaren amaiera aldera), ordea, Ñoñostiko epaitegira joan nintzen salaketa ikustera eta esan zidaten artxibatua izan zela eta ez zegoela ezer nire kontra. Gezurra! Salaketak aurrera jarraitu du, eta Udalak horren berri ekainaren 19tik bazuen arren, ez dit ezer jakinarazi gaur goizera arte. Gainera, Hernanin ´bake epaitegian` engainatzen saiatu dira lehenik Ñoñostiko epaitegira deitu eta irailaren 21ean azaldu behar dudala esanez eta gero, eguna bihar bertan dela esan eta azaltzen ez banaiz atxilotu egingo nautela mehatxatuz. Tipikoa, astelehenetik aurrera epaileak oporretara joan nahi duenez...
Bestalde, udaltzaingoak ´etxean indarrez sartzea` egotzita jarritako salaketan aipatzen du ´pabiloiaren` egoera hain zela txarra bertan egotea pertsonen osasunarentzako arriskutsua izan zitekeela... Ba nik 3 hilabete daramatzat bertan bizitzen eta ez zait ezer gertatu. Uste dut espazio bat/leku bat abandonatua uztea askoz ere arriskutsuagoa izan daitekeela. Esaterako, haurrak barrura jolastera sartuko balira, norena litzateke erantzukizuna?
Pixkanaka-pixkanaka lekua konpontzen ari gara, nahiz eta oraindik urik gabe egon. Eta instalazioak prest daude, baina ´jabeek` dute uraren pasurako giltza eta nahiz eta bero honekin ura beharrezkoa dela esan, eurek paso egiten dute giza baldintzetaz eta itxita izaten jarraitzen dute gaur egun arte. Baina eutsiko diogu!
Katubeltza aurrera!!! Okupazioa defendatu!!!
P.D.: Orain dela gutxi Ereñotzura joan nintzen lagun batekin etxearen (Bazterrola) alboan adeitasunez ´jabeek` botata utzi zituzten gure gauzen bila. Gainera, desalojoa eta gero (apirilaren 1a), inoiz ez didate esan gauzen bila pasatzerik banuela.
Etxea egoera beldurgarrian aurkitu genuen: atzeko aldea hondatua eta erdi eroria, ogia egiteko labea ere izorratua eta gure gauzak bazter guztietatik botata eta erdi erreta.
Bizilagun batekin hitz egin nuen eta esan zidan ´jabeak` (Chope) kontatu ziola nik hiltzearekin mehatxatu nuela eta etxeko atea puskatu niola eta... Gezurra besterik ez! Alertan gaude/ Erne gabiltza! Ea azkar ikusten garen!. Osasuna & Anarkia.
* (Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!