( Alazne Nuñez Perez
Urnietako txozna batzordea
Urnietako gazte koadrilak ) Urnietako jaietan ez zen inolako eraso matxista ezta xenofoborik gertatu. Urnietarrok ez gaude prest eta ezin ditugu onartu termino hauetan egin diren akusazio grabeak.
Eraso matxista eta xenofobo baten aurrean gu izango baikinen lehenengoak gertaera horiek salatzen eta erantzuten.
Egia da, bai, igande goizean borroka izan zela, baina beharrezkoa da gertaera honen zergatia azaltzea. Esan beharra daukagu ez dela emakume honek arazoak sortzen dituen lehen aldia, eta larunbat gauean bertan herritar bat baino gehiago erasotu zituela.
Idatzi honekin, argi utzi nahi dugu atzo argitaratu zen idatziarekin dugun desadostasuna.
Ezin dira matxismo zein xenofobia bezalako terminoak horren era merkean erabili.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!