( Andoni Amonarraiz
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) Beste behin ere aukera galdu da ETAri erakusteko, desagertu egin behar duela pentsatzen dugula alderdi politiko guztiek. Beste behin ere, Ezker Abertzalearen zati batek, Hernanin gobernatzen duenak, hilketa mota hau gaitzesteari uko egin dio; eta hori da hain zuzen azpimarratu nahi dudana. Duela aste batzuk Urbieta kalean hilketa bat izan zen, genero indarkeri kontua. Halako gertakariaren aurrean alderdi politiko guztiak kalera atera ginen gure gaitzespena erakusteko. Ostiralean, ekainaren 19an, beste pertsona bat hil zuten, oraingo honetan ETAko terroristak izan ziren hiltzaileak, eta kalera atera ginen PSE, PP, EB, Alkarbide eta EAJ-PNV alderdietako ordezkariak eta hainbat herritar (gero eta gehiago dira beldurra alde batera utzi eta beren gaitzespena erakusten dutenak). Gobernu taldeko politikariak ez ziren atera. Hilabete batean garbi geratu da haientzat ETAren indarkeriaren ondorioz hildakoek ez dutela ezta errekonozimendurik merezi, ez babesik, ez eta hiltzaileei gure gaitzespena adierazterik. Nere buruari galdetzen diot herritar guztien integritateaz eta bizi kalitateaz arduratzen ez diren politikariek herritar horiek gobernatzeko zilegitasunik ba ote duten.
Duela egun batzuk Gobernu Taldeak galdetu zigun Alkateak politika utzi beharko balu eta 7 zinegotzirekin geldituko balira, oposizioak gobernatzen jarraitzen eragotziko liekeen. Larunbateko kontzentraziora azaldu ez izanak, gure herriko jaiak berriro ere politizatuta eta legalitatearen lupapean egotea lortu izanak, Azpeitia, Zumaia eta beste herri batzuetan alderdi botatuena ez errespetatu izanak eta Hernanin hala egitea eskatzeak, eta abarrek, askori pentsarazten digu ia merezi ote duten gobernuan egotea, ez bakarrik 7 zinegotzirekin geldituko balira, baita orain 8 zinegotzirekin ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!