ZINEGOTZIEN HITZAK

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 11a, 02:00

( Mikel Arrieta Iraola ) Hernanin 2011n Udal Hautes­kundeak izan ziren eta emaitza zehatz batzuk utzi zi­tu­en. Or­duan batzuk argi zu­ten egun horretan gertatutakoa. Badiru­di batzuei ahaztu zaiela esandakoa. Gogo­ra­tu ditzagun hauteskunde on­do­ren hainbat zinegotzik esandakoak: Hernaniko Kronika 2011-V-23: • Estefania Morcillo: «200 boto gehiago lortu ditugu, eta gustora gaude emaitzekin. Herriak erabaki du, Atez Atekoarekin segiko dugula». • H1! (2 zinegotzi) Iña­ki Arratibel: «Helburua bete dugu, ordezkaritza mantendu dugulako Udalean. Her­na­nik Atez Atekoaren alde boz­katu du. Guk sistema horrekin kritiko segiko dugu». Hernaniko Kronika 2011-V-28: • Andoni Amonarraiz: «Az­ken lau urteetan gutun asko idatzi ditut, eta bertan saiatu naiz gauzak argi esaten, eta errealitatea zein den jakinarazten. Gutun honekin ere horixe nahiko nuke. Bilduk lortu du gehiengo osoa».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!