Marigorri haurtzaindegiak agur esaten dizue

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 12a, 02:00

( Luci Casco Costa, Marigorri haurtzaindegiko arduraduna ) Gure logotipoak adierazten duen bezala, agur esateko ordua iritsi zaigu. Ia 10 urte luze hauetan herriko eta inguruko familia ugarik gugan konfiantza osoa jarri du. Gu horren truke lana ahalik eta hoberen egiten saiatu gara, ume txiki eta haurren zaintza-heziketa oso garrantzitsua delako. Benetan, ohore haundia izan da 500 bat ume geurean izatea. Gurasoekin ere giro berezia, hurbila eta familiarra izan dugu. Lana ondo egiteko sekretu bakarra izan da umeak zaintzea geureak izango balira bezala. Haiek, beren inuzentzi apalaren barruan beren maitasun guztia oparitu digute. Orain, nahiz eta nabarmena izan guk emandako zerbitzua behar-beharrezkoa dela, ekonomikoki mila faktore kontutan izan ondoren, gure ateak ixteko erabaki gogorra hartu behar izan dut. Instituzioen aldetik inongo laguntzarik gabe, zerbitzu sozial bat bete arren, mila eratan irtenbideak aurkitzen saiatu naiz baina tamalez, ez dut beste aukerarik izan. Mila esker bihotz-biho­tzez eman didazuen babesa eta esker onagatik. Denok hutsune itzela utziko dugu, bai herriak ezinbesteko zerbitzu bat galtzen duelako, bai nik gustoko lana galtzen dudalako. Eskerrik asko gure zentroan lan egin du­zuenoi ere, Iturritxo auzo elkartekoei eta jostailu eta material didaktikoa oparitu diguzuenei. Barkamena ere eskatzen dizuet Marigorrin jarraitzeko edo hasteko asmoa zenutenei, berria atsekabe haundiz hartu zenutelako. Bukatzeko marrubizko muxuak: Eli, Gorka, Nahia, Unax, Libe, Janitz, Miren, Peru, Irene, Aritz, Oihana, Danel, Zuriñe, Unai, Leire, Itsaso, Imanol, Naroa, Mañel, Antxe, Alvaro, Noa, Iker...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!