( Andoni Amonarraiz, Hernaniko EAJ-PNV
junta munizipaleko buru
*(Erredakzioan euskeratua). ) Joan zaizkigu 2009ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Euskal nazionalistok, EAJ-PNV, hasi 1931 urtean Landaburu, segi Irujo eta Agirre lehendakaria; Jon Gangoiti, Josu Jon Imaz, Josu Ortuondo eta orain aukeratua izan den Izaskun Bilbao Barandika, beti izan gara Europan. Ez gara harrizko gonbidatuak izan, erabakitzeko eskubidea duten ibiltariak baizik, eta ez diogu uko egingo gure historiako protagonista izateari.
Eskerrik asko babesa eman diguten 932 hernaniarrei, lortu baitugu Izaskun Bilbao Barandika egiazko ahots euskalduna izatea Europako etapa berri honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!