Nere aukera: Iniciativa Internacionalista -   Herrien Elkartasuna

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 5a, 02:00

( Mikel Arrieta Iraola ) Igande honetan, Euro­parako hauteskundeak ditugu eta gaia urruti geratzen bazaigu ere, uste dut beharrezkoa dugula esfortzu bat egin eta paper mordo horien artean Iniciativa Internacionalis­ta­ren aldeko aukera egitea. Horretarako uste dut euskal herritar abertzale, independentista eta eskertzaleak hainbat arrazoi baditugula: Alde batetik Alfonso Sastre, Doris Be­negas eta besteak ezagututa uste dut Euskal Herriaren ahotsa ondoen islatuko duten hautagaiak direla. Beraiekin gure inde­penden­tzi nahiak Euro­pan oihartzuna izango duela ziur­tatuta dug­u. Beraiekin, pairatzen ari garen zapalketa, errepresioa eta askatasunen ukapena Eu­ropan salatuak izango dira. Iniciativa Inter­na­cio­nalis­tarekin 800 preso politikoen errealitate krudel eta gordinak leku bat izango du Europa osoan. Gaur eta hemen Euskal Herriaren es­kubideen babesle sendoenak Iniciativa Internacionalis­ta­ren inguruan biltzen dira. Beste arrazoia da, ezkerraren ikuspegitik, Iniciativa Internacionalistak politikak izan ditzakeen gauza on guztiak biltzen dituela. Herri zapalduen arteko elkartasuna, justizia sozialaren aldeko konpromisoa, langile eta he­rritar xumeen interesetan oinarritutako gizartea eraiki na­hia, gizon eta emakume as­keen etorkizuna, Ama Lurraren defentsa. Gorri, more, berde, arrosa, kolore guztietako mundu berri baten bidean Iniciativa Internacionalist­ak bere ondar alea eskaintzen du, xumea baina ezinbestekoa. Azkenik, arrazoi bat, txikiago baina neretzat bere garrantzia duena: Espainiar estatuari, Rubalkaba, Rajoi, Marlaska ta jendaila horren aurka jotzeko aukera onena Iniciativa Internazionalista da. Gure boto bakoitza muturreko ederra izango da zapaltzaileen aurka, horretaz baliatzea da nere aholkua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!