Esames maltzurrekin bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Hainbat foroetan zalantzan jarri da EAJ-PNVko zerrenda buruak eta alderdiak berak duen posizioa presoekiko eta terrorismo biktimekiko. Horregatik, gure postura garbi utziko dugu. Uste dugu ETAren aurreneko biktima Eus­­kal Herria bera dela, bere hizkuntza, kultura, ohiturak, munduan duen irudia, eta abar. Indarkeria, mehatxua eta hilketa edozein helburu lortzeko erabiltzearen aurka gaude, zein politikoa zein ekonomikoa. Pertsona guztien Giza Eskubideetan sinesten dugu, eta hortaz, tortura guztien aurka gaude, edozein motatakoa delarik ere. Biktimen errekonozimenduan sinesten dugu (terrorismoa jasaten edo jasan dutenak edo talde armatuetan ibili eta bakea eta gizartearen segurtasunaren kontra aritzen direnen eragina jasan dutenak). Uste dugu pertsona eta organizazio bakoi­tzak onartu behar duela bere ekin­tzak dituen erantzukizunak. Kargu publikoek gizartearen bizi kalitatea hobetzen lagundu behar dutela uste dugu, eta horretarako, saiatu behar dira elkarrengana gerturatzeko bideak bilatzen eta sensibilitate ezberdinekin elkarbizitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!