( Julen Lizaso Aldalur
*(Erredakzioan euskeratua) ) Atez ateko bilketak zaborraren gaikako bilketa gehitzea ekarri du Usurbilen (%22tik %76ra), gaika bildu ezin diren zabor kopurua murriztu egin da, kostuak jaitsi egin dira, eta kaleetatik kontenedoreak kendu egin dira. Guzti honek PIGRUGa birplanteatzea ekarri behar luke ondoriotzat.
Usurbilek atez ateko bilketa errazten duten hainbat ezaugarri ditu. Atez ateko zabor bilketak arrakasta izan dezan, hiru elementu dira beharrezkoak: 1) herritarren partehartzea; 2) borondate politikoa eta 3) kontenedore haundiak kentzea. Aurrenekoari dagokionean, Usurbilen modu eredugarrian erakutsi dute duten kontzientzia; bigarrenari dagokionean, nahiko borondate politiko izan dela esan daiteke, Usurbilgo Gobernu taldeak egindako ahaleginari eta oposizioko alderdi sozialistako zinegotzi batek emandako babesari esker.
Errausketaren gaia ez da nahikoa eztabaidatu, eta hedabideetan oso modu ezberdinetan azaldu da. Errausketa defendatzen dutenek edo errausketaren aurka daudenek oso modu ezberdinetan azaldu dute gaia.
Honen harira, aipatu nahi nuke irratiko tertulia batera egin nuen deia. Galdegin nuen ia zergatik AHTarekin ez duten egiten Frantzian bezala edo Obama planean bezala: trazatu berriak dagoeneko eginda dauden trazatuekin uztartzea. Gaur egun EITBko zuzendaria den Alberto Suriok erantzun zuen, ETAk abiadura haundiko trenean egindako eskuartzeak, ezinezkoa egiten duela gaiari buruzko eztabaida.
Gipuzkoako erraustegiaren bueltan ez da halakorik gertatu, baina instituzioek jarrera berdina hartu dute. Diputazioak atez ateko bilketa bultzako firma bilketarako mahaia jartzea debekatu egin zuen. Firma bilketaren helburua zen 30.000 firma jasotzea gaia Gasteizko parlamentuan eztabaidatzeko.
Zaborren inguruko direktiba berriak dio, zaborra errekuperatzeko indize altuenak lortu direla, zaborraren kudeaketarako instrumentu sozialak baloratzeko bultzada politikoa izan den hirietan; eta gestio hau antolatzerako garaian, inplikazioa soziala kontuan hartu duten lekuetan.
Atez ateko zabor bilketak arrakasta lortutako kasuak mundu guztian aurki daitezke. Irabazi ekonomiko eta ekologikoei buruzko datuak soberan daude. Gipuzkoan ingurugiroaren alde lana egiteko gogoa eta ilusioa ere soberan dago. Borondate politikoa besterik ez da falta, benetako interes eta helburuak azaltzeko gardentasuna, eta baita hedabide publikoen partetik gizartearen aldeko konpromiso gehiago ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!