( Joseba Altzelai Sagasta )
Antes, antes! Lehen gutxi eta orain batez. Ez dute lotsarik. Nola tortura? Zaplasteko batzuk motel! esan zidaten. Nahiago kartzelan balego, komisaldegian baino, erantzun nion nik.
Balitz eta bazan, biak elkarren kazan! Ez da posible, ezin liteke! Kartel batzuk jartzeagatik, bileretan norbaitekin egoteagatik, manifa batean parte hartzeagatik? Beste zerbait beharko du.
Jauregi asko paperetan eta Etxezarreta apelliduan. Hau da demokrazia! 123 gazte atxilotu dituzte bi urte buruan Segikoak izateagatik, hauetako 91 preso daudela; egunkariak itxi dituzte eta bertakoak kartzelaratu, jende ugarien bozkatzeko eskubidea ukatu dute, manifestazioak egiteko eskubidea zanpatu dute... ´oker zuzenik ez`.
Zakurrak bere atarian indarra!. Bere buruari zu erraiten diotenek gure gazteak epaitu dituzte jada. ´Ximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago`.
Bizi labur, baina penek luzatzen dute. Ezin bizi! Tripak hustu zaizkit. Senideen malko dardariek, amorratuek, errudun sentiarazaten naute. Nire zorigaitzaren berri emateak lotsatzen nau. Zer pentsatuko dute herrian? Kaleko jendearen begirada iheskorrak, lotsatiak, errukiorrak izua igortzen dit.
Arrosak, bertze izen bat balu ere, usain on bera larioke. Gure semearen lagunak Madrilen egon dira gurekin, negar eta parre egiteko elkarrekin. Amona batek lagundu digu torturak salatzeko prentsaurrekoan. Ondoan zituen beste herritar batzuk. Manifestazioaren berotasuna eman dut etxera egunero.
Epaitza ematen zaion aldera erortzen da arbola. Elkartasuna dugu haizkora. Sufrimendu guztien aitormena eta guztien arteko elkarrizketa gotorleku bihurtzea dugu etorkizuna. ´Hitza bihotzaren giltza`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!