( Maite Arostegi Martin ) Joan den ostegun eta ostiralean, Biteri kultur etxean, Langile ikastolako DBH 4. mailako ikasleek eskainitako `Bernarda Albaren etxea` antzezlanaren egokitzapena ikusteko aukera izan genuen.
Aretoa txikia gelditu zen bi emanaldietan. Adin guztietako jendez osatutako ikuslegoak biziki txalotu zuen aktore gazteen lana.
Aukeratutako antzerkiak dituen zailtasunak ikusirik: testua bera, kontestualizazioa, dramatismoa..., oso lan duin eta txukuna egin zuten ikasleek.
Jantzien egokitasuna, dekoratuen soiltasuna, testua kontestualizatzeko egindako lana, argiak, musika eta aktore beraien lanaz gain, atzean ikusten ez zen taldelana bazela ere antzematen zen.
Ez dut aipatu gabe utzi nahi, guzti hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan den irakaslearen gogoa, lana eta irrika.
Zorionak guztioi, eta lerro hauetatik animuak bidali nahi dizkizuet zuei eta ikastetxe guztiei, aurrerantzean ere antzerki emanaldiak prestatzen eta herrian eskaintzen jarrai dezazuen!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!