( Joan Sanchez Bolet
(*Erredakzioan euskeratua) ) Udal ordenantzek eta beste lege eta araudiek diotena alde batera utzita, eta logika eta zentzua erabilita, adierazi nahi dut Udalek, zehazki honek, derrigorrez zaindu behar dituztela norberaren eta bizilagunen eskubideak, eta lasai lo egiteko eskubidea.
Beraz, bada garaia Udala eta dagozkien sailek utzi diezaiotela ezer ez egiteari. Izan ere, ez dakit badakiten ondo ez egoteak zein kalte egiten dion osasunari, batez ere kutsadura akustikoak; honek kalte neurofisiologikoak eragin baititzake, eta hauek era berean, beste kalte batzuk.
Hau esaten dut gaia ezagutzen dudalako. Udalak ezin ditu bere lanak eta ardurak alde batera utzi. Gainera, ezin da dena egin, eta ezin dira entretenimentua eta deskantsua uztartu.
Aukera aprobetxatuko dut gogoratzeko ingurugiroaren kutsadurarekin zerikusia duten beste gai batzuk: airearen kutsadura (usainak, keak, hautsak eta abar). Itxura denez, ez dago segurtasun neurririk aipatutako esparruetan, eta Udalari eta bere sailei dagokie horiek betetzea. Interes eta eskubideen talka bat da, eta orain arte Udalak ez du neurririk hartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!