Gutxiengoaren diktadura gure herriko agintari

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 26a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea ) Gure herriak aurrera egiteko, oposizioan bi urtez lanean jardun gara. Batzuetan beste alderdien proposamenak babestuz eta bestetan gureak aurkeztuz. Bitartean, Gobernu Taldeak gurekin izan duen harrokeria, terroristen eta basatien aurrean izan duten sentsibilitate eta begirune gabezia eta Arau Subsidiarioekin izan duten adar-jotze jarrera irentsi dugu. Beti ere, Hernani herria izan dugulako gure gogoan. Baina Alkatetza eta Ongizate Patronatuaren Batzorde Errektoreak Udal Plenoaren eginkizunak bereganatu eta Dekretuz agintzeko jarrera ikusi ondoren, hau esatea besterik ez zaigu gelditzen: alderdien artean sortu zitezkeen harremanetan jarriak genituen espektatibak erabat zapuztu dira eta gure konfiantza galduta dute. Ez dira fidagarriak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!