Bazterrolatik

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 13a, 21:26

( Kai Uwe Vollmer (*Erredakzioan euskeratua) )

Azkeneko berriak ezagutzera eman nahi ditut, Ereñotzuko Bazterrola etxe okupatuarenak, duela 8 urte eta erdi okupatutako etxebizitza autogestionatutakoak. Martxoaren 6an apelazio errekurtsoa aurkeztu zen Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, esanez, 808/08 epaiketako resoluzioa, sententzian adierazten dena, ez dela egokia epaitzeko aurreko jabeetako batekin izan genuen harremana: horrek esan nahi du, epaiketa motak (ahozkoa), ez dela egokia okupazioarekin bukatzeko. Beste saiakera egin nahi badute, salaketa berria jarriko dute epaiketa arrunt bidez, garantia guztiak dituena, bi aldeen arteko harremana desegiteko. Donostiako epaitegiko Hilinger-Cuellar epaileak, epaiketaz arduratzen denak, bi aukera ditu orain: 1. Jabeek egindako eskaerari gure kontrako jarrera onartzea eta itxoitea Audientziak gure errekurtsoa onartu arte, eta gure eskubidea onartu arte sententziaren aurka azaltzeko eta beraz, etxea hustutzeko aurreikusitako data bertan behera uztea. 2. Agian legez kanpo, etxea uztera derrigortzea, kasurik egin gabe Audientziak gure eskaeraren inguruan esan dezakeenari, bere eskumenetatik kanpo dauden erabakiak hartuz, goragokoei kasurik egin gabe, eta gainera eskatzaileak erabakiaren aurka egoteko duen eskubidea urratuz. Laburbilduz, etxea ustutzeko data atzeratu beharko dute, beren lege eta eskumenak errespetatzen badituzte. Jakinaraziko dizkizuegu laister gure pausuak eta epailearen azkeneko erabakia. Oraingoz harro jarraizten dugu autodefentsaren bidean. Osasuna eta anarkia. Bazterrola bizirik!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!