X izpiak orain!

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 13a, 01:00

( Joan Sanchez Bolet (*Erredakzioan euskeratua ) Urtebete baino gehiago pasa da konturatu nintzenetik Osasun Zentroan X izpien aparatua falta dela. Orduan lerro hauen bidez salatzea erabaki nuen, baina orain oso gutxi, oraindik falta dela ikusi dut. Igande batean, lagun bat gaixotu eta larrialdietara joan zen. Aztertu zion medikuak lau egun etxetik atera gabe egoteko esan zion, gripea baitzuen. Hurrengo egunean, laguna medikuarengana joan zen baja hartzera, eta honek bularraldeko erradiografia bat egin behar zuela esan zion. Horretarako, Amarako Osasun Zentrora eraman behar izan genuen, eta gauza da, etxetik ateraz gero gripea areagotzeko arriskua zuela. Lagunari gertatutakoa orain gutxi nik bizitu izan dut, baina gripea baino gauza larraiago batekin, eta hernaniar guztietaz gogoratu naiz. Osakidetzara egin beharreko erreklamazioak egin ditut, baina uste dut guztiak zakarrontzi berean amaitu dutela. Beraz, argi geratzen da gure ongizatea eta osasuna bost axola zaiela. Hernaniarren osasuna behar bezala zaindu behar dutela iruditzen zait, eta lotsagarria da XXIgarren mendean medikuntzan dagoen aparatu zaharrena ez izatea herrian; eta errentagarria den edo ez aitzakia hutsa iruditzen zait. Nire ustez, Osasun Zentroko langileek ere eskaera bera egin beharko lukete, azkenean danon onerako eta osasunerako beharrezkoa den zerbait baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!