( Andoni Amonarraiz
EAJ-PNVko bozeramailea
(*Erredakzioan euskeratua) ) 2008ko abenduaren 17an izan zen Langileen Batzordean, ez zen esan Hirigintzan abokatu baten beharra zegoenik. 2009ko aurrekontuak urtarrilaren 15ean onartu ziren, eta bertan ere ez zen tekniko hau ordaintzeko partidarik ageri. Otsailaren 18an azkeneko Langileen Batzordea izan genuen, eta bertan ere ez zuen ezer aipatu inork. 2009ko martxoaren 4an, Hirigintza Batzordean, Alkateak adierazi zuen Hirigintza zuzentzeko eta antolatzeko tekniko bat ekarriko zuela. Berriz ere, gora trasparentzia eta parte hartzea!. Tolosako Zerbitzu Batzordetik dator, eta nik dakidala, urte asko daramazki Tolosako udaletxean lanean; eta profesional ona da. Ez dakidana da, langileekin izan duen erlazioa ona den edo ez, lan egiteko duen moduak politikoen lana errazten duen ala ez, eta abar luze bat. Gauza da, gauetik goizera norbaitek erabakia hartu duela, konpartitu ere egin gabe. Erabaki du Hirigintzako arduraduna abokatu berri bat izatea, dagoeneko lanean ari den arkitektoaren ordez. Arkitekto honek erakutsi digu lana kalitatez egiten duela, langiro ona sortzen duela langileen artean, eta gainera, bere lan egiteko erak politikoen lana errazten duela. EAJ-PNVek ez du ezer profesional onen aurka, baina, zergatik bera eta horrelako tituluekin? Norbaitek jakingo du, nik neronek ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!