Hauteskundeak eta gero, zer?

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 9a, 21:26

( Joxe Elizondo Arruti, Niko ) Euskal Autonomi erkidegoan ospatu berri diren hausteskundeetan berriro ere ikus dezakegu, gizarte hau osatzen dugunon identitate nazional desberdinen pluralitatea. Guztiak, guztiz errespetagarri eta legebidezkoak dira, ez al da horrela? Hala ere, partidu politiko garrantzitsuenen zuzendaritzek enfrentamendua ereiten jarraitzen dute, kontsensua landu eta desberdinen arteko akordioa, eta kohesio soziala jorratu beharrean. Hurrengo Lehendakaria nor izango den, nor edo nortzuk aginduko duten zalapartara bueltatu gara. Partidu politikoen orain arteko praktikak ikusirik, eta hogeita hamar urte hauetan eman diren hauteskunde guztiak kontutan hartuz, gezurra dirudi, oraindik ere, lejitimitatea nork duen galdetzen egotea. Nabaria da, lejitimitate hau, botuek ematen dutela eta beharrezkoa den gehiengo parlamentarioak, non aliantzek asko balio duten. Beste gauza bat da, nola agintzen den, gobernuak duen indarra edo ahulezia edo nolako etorkizuna irekitzen den Euskal Autonomi Erkidegoan edo Estatu Espainiarrean. Eta edukia? Penagarria da, bere garrantzia kendu gabe, guztia, agintaritza nork lortuko duenaren inguruan aritzea. Alderdi klabeak direnen ikamikek alde batera uzten dituzte herritarren behar nagusienak: krisi ekonomikoak sortzen dituen dramak. Prestazio sozialak sendotu (batez ere, gehien behar duten pertsonentzat). Inmigrazioarekiko jarrera integratzaileak bultzatu. Berdintasuna, askatasunak, solidaritatea, aurrera pausoak eta eskubide sozialak, giza baloreak eta demokratikoak haunditu eta indartu, eta abar. Bultzada sozialak asko du egin eta esateko. Seguru aski, okerrago dute Galiziako gizarteak, PPren gehiengo absolutua ikusirik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!