Apirilaren 16an polikiroldegira joan giñen, hiru pertsona heldu, eta beste hiru haur, bi 9 hilabetekoak eta bestea 2 urte ta erdikoa. Aldatu eta piszinara sartzeko prest geundenean, bertan zegoen soroslea etorri zitzaigun esanez bi urteko umeak ezin zuela piszinara sartu neoprenozko bainujantzia zeramalako. Gure lehendabiziko erreakzioa izan zen piszinako sarreran dauden arauak ikustea ea non jartzen duen neoprenozko bainujantzi batekin ezin zela sartu. Berak garbi esan zigun ez duela inon jar-tzen, baina berari goitik eman zioten agindua omen zela komentatu zigun. Erantzun horren aurrean, inon jartzen ez zuenez eta bi urte ta erdiko haurrari ilusioa ez kentzeagatik piszinako bidea jarraitu genuen; orduan etorri zitzaigun bertan zegoen monitorea eta piszinako arauak zirela eta umeak ezin zuela sartu. Hainbat minutu eztabaidatu ondoren, bainujantzi bat uzteko eskatzen diogu monitoreari, berak ez daukala bainujantzirik umeari uzteko bere erantzun azkarra, bere proposamena paiñala jartzea izan zen, haurrak ez zuela erabiltzen esan genion, orduan ezer gabe sartzen uzten zigula esan zigun. Erantzun honek erabat deskolokatu gintuen, orduan piszinako sarrerako dirua bueltatuko zigutela eta irtetea erabaki genuen, baina noski ea nola adierazten diozun bi urteko umeari gu sartu gaitezkeela piszinara baina bera ez, umeak ez zuela atera nahi eta barrura bidea hartzen dugu berriro eta uretara sartu giñen. Uretan genbiltzala hor ikusten dugu bi udaltzain sartzen direla guri esatera atera beharra daukagula umea uretatik, neoprenozko bainu jantzia daukalako. Kanpora ateratzen gara udaltzainekin, zuzendaria oraindik ez zen agertu. Beraiei gure bertsioa kontatu ondoren, harrituta geratzen dira bi urte ta erdiko haur baten bainujantzi batengatik nolako iskanbila sortu den ikusita. Zuzendaria 10 minutu beranduago agertu zen, guk eskatzen diogu ea non jartzen duen arau hori. Bere erantzuna da barne normatan dagoela. Barne normatan jartzen duena da, bainujantzia derrigorrezkoa dela piszinara sartzeko, gure iritziz jantzita zeukan neoprenozkoa bainujantzia zen. Azkenean, haurra piszinan sartu gabe gelditu zen, eta horretarako polikiroldegiko arduradunek udaltzainei deitzea erabaki zuten, piszinatik ateratzeko.