( Maddi Zumalabe Irastorza eta Ekhi Zubiria Etxeberria, Hernaniko Gazte
Asanbladaren izenean. ) Gaurko eguna, Emakumearena, gure errebindikazioak zabaltzeko aproposa da Hernaniko Gazte Asanbladako kideontzat. Karta sinple bat bakarrik argitaratzea gutxitxo iruditu zaigunez, ekintza batzuk ere antolatu ditugu; adibidez, Emakume Tribiala eta bideo proiekzio bat.
Bestalde, eta duela zenbait aste pasatakoaren harira, gutun hau aprobetxatu nahi genuke esateko ez dugula onartzen inolako eraso sexistarik; ez agresio fisikorik, ezta modu ezkutuagoan pasatzen den jokaerarik ere. Horregatik, gertaera hau salatzen dugu.
Badakigu martxoaren 8a egun sinboliko huts bat dela, eta benetan berdintasuna bilatu nahi badugu eguneroko bizitzan egin behar dela lan. Eta lan honetan gazteok jokatzen dugun paper inportanteaz kontziente gara.
Bukatzeko, antolatu ditugun ekintzetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu hernaniar guztiei. Zumitza tabernan izango da 19:00etatik aurrera. Azaldu!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!