( Joan Sanchez Bolet
(*Erredakzioan euskeratua) ) Azken aldian, Urumea ibaiaren inguruan izan diren manifestazioetan ikusi ahal izan da, bizilagunek bizi duten egoera. Era berean, ikusi ahal izan da, erakundeek eta organismoek ez dutela ezer egin arazoa konpontzeko. Eta zer esanik ez, honi guztiari Urumeak duen kutsadura gehitzen badiogu. Herrian badira bi enpresa garrantzitsu ibaia kutsatzen dutenak, eta horren inguruko salaketak ere jarri dira Udaletxean.
Bestalde, Kaxkoan bizi garenok bizi dugun egoera ere lotsagarria da. Bertan edozer gauza egiteko askatasuna dagoela dirudi. Udala jakinaren gainean dago gai honen inguruan ere eta arazoa konpontzeko intentzioa ere agertu du. Hala ere, ez du inolako neurririk hartu arazoari irtenbide bat emateko. Gainera, azken aldian Kaxkoa kaleko jantziekin eta uniformearekin jantzita dabiltzan poliziez inguratua dago. Kaletik neurririk gabeko hedaketak egiten dituzte; askotan gure auzoan ibiltzea ere debekatu egiten digute.
Hau guztiarekin, auzoan etsipena da nagusi, herritarron eskubide naturalak ari dira urratzen: ezin dugu atsedena behar bezala hartu, lo hartzea oso zaila da, eta kutsadura akustikoa geroz eta haundiagoa da. Honek bizilagunei sortarazten digu estresa, ezin egona, insomnioa, mota guztietako kutsadura, osasun arazoak eta abar; horrela ezin dugu gure bizi kalitatea eta osasuna bermatu. Osasuna!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!