Eskerrik asko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 4a, 21:40

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea ) Eskerrik asko gure kide guztiei, espero zitekeen bezala botoa eman digutelako. Eskerrik asko laguntza eman diguzuen guztioi, hauteskunde autonomikoetan alderdi abertzale sendo bati bozkatu behar zaiola defendatu duzuelako. Eskerrik asko, baita ere, boto eragingarriaren bila lehenengo aldiz bozkatu gaituzuelako. Eta eskerrik asko, azkenik, hemen izan ez zirelako edo gaixo zeudelako, postaz botoa eman diguten guztioi. Denon artean, EAJ-PNV indar politikorik bozkatuena izatea lortu dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!