( Kai Uwe Vollmer
) Kaixo lagunak! Dagoeneko konfirmatua dago 808/08 epaiketaren esanahia. Epaiketa Bazterrola etxea uzteko muntaia da, edo bestela nola azaldu fartsa guzti hau? Orain dela hilabete, abiadura handiko epailea den Hilinger-Cuellarrek etxea uzteko sententzia eman zuen. Orduan, guk apelazioa egin ahal izatea eskatu genuen. Kontrako aldea berriz (jabeak), egun gutxira, etxea uzteko sententzian prebentiboarekin agertu zen, etxea apirilaren 1ean uzteko.
Beraz, badirudi guk apelazioa aurkeztea formalitate kontua besterik ez dela izango; martxoaren 9an da aurkezteko azken eguna, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialean.
Dudarik gabe, etxea uzteko erabaki prebentiboaren kontra gaude. Arraroa den arren, gure apelazioa onartuko balitz, etxea utzi eta bota ondoren, zein kondiziotan itzuliko nintzateke ni Bazterrolara? Erabaki hori etxea uzteko sententzia eman duen epaile berdinaren esku dago. Egia esan, zergatik dute jabeek horrelako presa nik etxea uzteko? Ezin al dute Auzitegi Probintzialaren behin betiko sentzia itxaron?
Bide batez, erakundeen jarrera ere salatu nahi dut, adibidez jabetza erregistroarena, katastroarena eta Hernaniko Udalarena. Jabeak babesteko informazioa gorde izanaz salatzen ditut. Zalantzagarria iruditzen zait 14.000 euroan tasatua dagoen etxe batengatik 130.000 euro gastatzea; eta are gehiago 120.000 euroko obra bat aurkeztea. Hau reforma bat baino zerbait gehiago da, obra haundiago bat da; etxearen atzeko aldea bota nahi dute etxearen neurria bikoizteko, ur eta gasa pasa, eta abar. Bazterrola sekula ez bada etxebizitza bezala erregistratua egon (nahiz eta horretarako erabilia izan den 1935etik), zergatik dute hauek izugarrizko etxe bat egiteko eskubidea? Erresistentziak jarraituko du! Besarkada bat solidario guztiei!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!