Hauteskunde kanpainan gaude eta alderdi eta ideia politiko guztiek onenak izango balira bezala deskribatzen dute euren burua, `Obama´euskaldunak izango balira bezala. Alderdi guztiek dute inork irakurtzen ez duen idei bilduma politiko bat, eta baita batek edo bestek irakurriko dituen etorkizunerako proposamenak ere. Hala ere, hauteskunde eguna iritsiko da eta gure botua norbaiti eman beharko diogu. Botoa nori eman jakiten ez denean logika lagungarria izaten da, eta horren adibide bat jarriko dut: Bost etxebizitza blokez osatatutako urbanizazio batean, etxebizitzak antolatzeko bi eredu daude. Bi etxebizitza blokeetan adibidez, bizilagunek aukeratutako pertsona batek egiten zituen administrazio lanak; beste hiru blokeetako bizilagunek berriz, administratzaile bat kontratatu zuten, eta komunitate antzeko bat osatu zuten. Emaitzak argi eta garbi ikus zitezkeen: bizilagunek aukeratutako pertsonarekin egindako bilerak askoz azkarragoak eta eraginkorragoak ziren, eta batez ere, ez zeuden besteengandik kondizionatuta. Konbentzituta nago Gasteiztik gestionatu behar gaituzten pertsonek Madril, Katalunia edo Andaluziako erabaki politikoek kondizionatu gabe egin behar dutela. Pertsona horiek kolaborazioekin, elkartasunarekin eta konpromezuarekin egin behar dute lan; Euskadiko kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen alde egin behar dute lan. Ezin dute Euskadik beste erkidegoeen artean duen garrantzia galtzen utzi, alderdiaren estrategia batengatik. Gure sistema demokratikoak aurrera jarrai dezan, alderdi barruko leialtasuna ezinbestekoa da. Horregatik, leialtasuna beste erkidegoetan banatua duen alderdi batek gobernatzea baino, nahiago dut leialtasun osoa Euskadin duen alderdi batek gobernatzea.