( Mikel Arrieta Iraola ) Bozkatu Euskal Herria! Bozkatu independentzia, askatasuna, bakea eta justizia!
Hori da martxoaren batean benetan baliagarria izango den botoa. Eta zalantzarik ez izan, igandean, Euskal Herriaren alde bildutako boto bakoitza itxaropenaren bidean urrats txiki bat izango da.
Egoera zaildu egin zaigu, egia da. Giro itogarrian bizi gara eta arnasa hartzea ere debekatu nahi digute baina une hauetan norbera, gu, bakoitza da etorkizunaren protagonista. Ez da heroien garaia, ez da salbatzaileen garaia, herritarren garaia da. Dugun indar apurra biltzeko ordua da. Horregatik igandean bozkatu behar dugu. Boto bakar bat iada zer edo zer bada, baina bere indarra biderkatzen da milaka eta milaka badira.
Oztopo guztiak jarriko dizkigute eta akaso zaila izango da botoak etxe guztietara iristea, beraz mugitu behar dugu. Galdetu lagunei, ilobei, konfidantzazko dendariari, Internet erabili, eskuz idatzi besterik ez bada ere! Baina bozkatzea beharrezkoa da, ezin gara ixilik geratu.
Eta ez ahaztu inoiz, negu gogorrena ere azkenean amaitzen dela eta martxoaren bian udaberritik gertuago egongo garela. Gure esku dago herri honentzat udaberria lehenbailehen iristea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!