( Andoni Amonarraiz
EAJ-PNVko bozeramailea
(erredakzioan euskeratua) ) Iñigo Urkulluk Madrilgo Forum Europan joan den astean egindako deklarazioei erreferentzia egin diete Espainiako albistegi askok. Albistegietan gehien azpimarratu zutena izan zen Urkulluk erakutsi zuen harrotasun falta, Espainiako bandera Euskal Parlamentuan zintzilik ikustean. Era berean, Urkulluk Estatuko enpresari garrantzitsuen aurrean, ekonomiaren inguruan egindako deklarazioei ez zieten inolako garrantzirik eman.
1983ko abenduan, industrian krisi sakona zegoenean, Euskadik (%19,56) langabezi tasa handiena zutenen buruan bukatu zuen urtea, Katalunia (%21,7) eta Andaluziarekin (%24,1) batera. 15 urte geroago ordea, hau da, joan den abenduan, Euskal Autonomi Erkidegoa, emplegu tasetan Estatuko lehenengoa zen, eta langabetuen kopurua %8,32an zegoen. Arrakasta honen gakoa izan da, dudarik gabe, industrian eta enpleguan gure politikak izatea; eta batez ere, politika horiek trebetasunarekin erabiltzen jakin izana.
PSOE eta PPk gobernatzen duten Estatuko beste herrialde batzuk, orain 15 urte gurekin tasa okerrenak konpartitzen zituzten horiek, orduan zeuden lekuan jarraitzen dute.
Guri ez zaigu laguntza kanpotik etorri. Nik dakidala, azken 15 urte hauetan, Euskadin ez dira aurkitu petrolio edo gas poltsak. Alderantziz, gure jarduera ekonomikoa zabaltzen jakin dugu: gazteak hezi ditugu, etorkizuneko sektoreetan inbertitu dugu (berriztagarriak, garraiobideak...) eta abar. Azken finean, krisiari besteek baino hobeto aurre egiteko lanak egin ditugu. Bere garaian Euskadirekin batera langabezi tasen buruan zeuden PSOE eta PPko beste gobernu horiek ere egin beharreko lana ondo egin al dute? Egia esan, ezetz uste dut. Hau al da eskaintzen diguten aldaketa? Ba ez, eskerrik asko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!