( Joxe Elizondo Arruti `Niko` ) Joan den larunbatean, otsailak 14, (maiteminduen eguna), Hernaniko Plaza Berrin egin zen kontzentrazio bateratua, ez zen data hori ospatzeko izan. Gazi gozoak izan ziren ekintza honek sortu zizkidan sentipenak: aurreko larunbatean Hernaniko neska gazte batek jasandako eraso edo bortxaketa saiakera berriro ere salatu beharrak sortzen didan tristura, eta halako erantzun sozial indartsu batean parte hartzearen poza.
Erasorik ez zioen pankartaren atzean bildutako jende pila ikusita, zera adierazi nahi dut publikoki:
Babes zintzo eta maitasunezkoa biktimari, bere senideei eta ingurukoei. Elkartasun keinu hau, eraso hauek larritasun maila ezberdinetan pairatzen dituzten pertsonei luzatzen diet (gehienak emakumezkoak).
Berdintasunaren alde, errespetua, gatazken konponketa elkarrizketatua, tratu onak, giza eskubideak... helburu izanda aspaldi hasitako bidean, izan dadila pertsonen arteko harremanetan gainditu eta indartuko dena
(bereziki gizon eta emakumeen artean).
Aipatutako protesta ekintza horretan adierazitako batasun politiko, eta batez ere soziala, ez dadila ekintza puntual eta anekdotiko hutsean gelditu. Pentsamendu eta jarduteko modu matxista eta bortitzei bidea ixtea, elkarbizitza soziala hobetzeko oinarrizko egin beharra da. Gazte zein helduagook zer irabazi asko dugu horretan!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!