33 urte aldarrikatzen…

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 1a, 01:00

( Ane Iturbe Mujika ) Gaurkoan, 2009ko otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 33. urteurrena betetzen da. Marokiar autoritateak emandako aginduaren ondorioz, lurraldearen bi herenak okupatuta, bertan bizi diren eta erbestean bizi den herri baten aldarrikapena dugu oinarri. Egun garrantzitsua sahararrentzat… eta gogoan izatekoa da, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindouf, Argelian) bizitzen duten egoera larria, eta baita, Marokok okupatutako lurraldeetan ematen diren giza eskubideen bortxaketak gogor salatu eta amaiera emateko garaia dela. `Lotsaren harresia`k ere, bertan dirau; 2500 km. luzeera duen hormigoiz eginiko horma bat da, Mendebaldeko Sahara erdibitu egiten duena, familiak ere erdibituz; ahaztu gabe, bertan, bi milloi minaz jositako lurraldea dugula. Era baketsuan zapalkuntzari aurre egiten dion saharar herriari, gure elkartasun seinalea luzatu nahi diogu. Etorkizunera begira erabakitzeko, berari dagokion eskubidea du, eta behingoz, agintari marokiarrek zein espainiarrek, onar dezaten presioa egin dezagun. Sahara askea, guztion artean aldarrikatu dezagun!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!