Gure pilotarien arazo haundiena, nahiz fisikoki eta mentalki ondo egon, `eskuko mina` da. Beti eskuak zaintzen. Bateko `trapuak` eta `takoak` eskua babesteko, besteko `enplastoak` eta `masajeak` sendatzeko… Eskuko mina hortxe azaltzen da etengabe eta gogor.
Gure FRONTOIEK ere gogortasun hori bizi dute egunero, ikusi besterik ez dago gure herrian:
-Tilos-Ezkiagako` frontoia, 1951koa, asko ikusi eta sufritutakoa da: `euria, kazkabarra, elurra, hormak, eta abar…`.
-Polikiroldegiko Frontoi `estalia` ere latzak ari da nozitzen aurtengo neguan. Tilosetako frontoiaren pare jarri zaigu, eta, herriko beste kirol instalazio batzuk bezala, urak hartu du .
Esaten dute laister bukatuko dutela. Baina, ez al zuen bukatuta egon behar 2007ko otsailerako? Zuek, teknikook, nola ikusten duzue?
Herriko beste kirol guztietan bezala urteak daramazkigu ixil-ixilik lanean, eta gure ustez HERNANIKO PILOTA KIROLAk merezi du bultzada haundi bat. Ikusi besterik ez dago beste herrietan nolako frontoiak dituzten kaxko - kaxkoan.
MEREZIMENDU OSOZ GURE HERRIAK `TILOS-EZKIAGA` BERRI BAT MEREZI DU.