( Joxe Elizondo ´Niko´ ) Elkarte Gastronomiko gehien-gehienak gizonezkoen esparru pribatua izan dira, eta dira. Hala da Euskal Herri osoan eta Hernaniko errealitatea ez da salbuespena. Sakonetik aldatu behar dugu...
Azken urte hauetan nabaria da gizarte errealitatearen eboluzio positiboa funtsezko gaietan, esate baterako gizon eta emakumeen arteko eskubideen berdintasunean. Horrelako aurrerapenak ere badituzte, hala ere, gabeziak, menpekotasun harreman bidegabeak...
Orain dela urte bat, Hernaniko Santa Barbara Elkarteko kideen asanblada orokorrean gertakari berria bezain garrantzitsua gertatu zen: kide gisa lehenengo emakumearen sarrera onartu zen gehiengo handiz, eta ´ateak zabaldu` zitzaizkion emakume gehiago sartzearen aukerari, betiere gizonezkoen eskubide berdinekin. Oraindik orain, bigarren emakumea sartu da... Adibide ona Hernaniko Elkarteetan jarrai dezaten.
Prozesu hau geldiezina eta atzera ezina dela ziur izanik... bizkor dezagun gizon eta emakumeok pertsona gisa partekatu behat ditugun ´gune komunen` normalizazioa (baita Elkarteena ere).
Nahiz eta gehiengoarentzat ez kezkagarria izan, ez diegu garrantzirik kenduko inori mesederik egiten ez dioten desberdintasun egoerei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!