Inmakulada Ikastetxea (1884-2009)

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 29a, 11:29

( Begoña Aramendi Olazagirre eta Laura Pacheco Garcia ) Gaur oso egun garrantzitsua da gure ikastetxearen historian, 125 urte beteko baititu eskolak Hernanin. Urte luze hauetan hainbat eta hainbat hernaniarren heziketan parte hartzen! 1884ko apirilaren 29an, iritsi ziren lehenengo Karitate Alabak Hernanira. Euren zereginen artean, Hernaniko Benefizentzia Etxearen gidaritzapea zen, baita hainbat gazteren heziketan laguntzaileak izatea ere. Astiro-astiro proiektu sakon bat garatuz joan ziren, 125 urteko Hezkuntza Proiektua eraikitzera iritsiz. Hau guztia, garai gogorrei aurre eginez, onak gozatuz eta egungo aldaketei egokituta. Zorionak Inmakuladako irakasle, langile, ikasle, guraso eta Karitate Alabei! Zorionak Inmakulada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!