( Maddi Etxeberria Galbete ) Aurreikusi zittekeen sortu berria den arazo honentzako 3 aukera ikusten dittut:
1- Denbora makiña bat sortu eta Langile, Ikastola zaneko garaietara itzuli. Horrela beharbada, publikoaren aldeko erreferendum famatu hartan bitan pentsatuko lukete batzuk. (aukera irreala)
2- Borrokan tinko jarraittu, administrazioaren hurrungo inposaketa arte; izan ere, gustatu edo ez, administrazioaren parte zeranean, honen agindutara zaude. (aukera oso probablea).
3- Beste ikastola berri bat sortu. Gure gurasoek egin zuten modura, nahiz eta gure seme-alabek, agian, berriz ere administrazioari ´saldu` (euskaldunok urteak daramaxkigu egitten eta desegitten…). (aukera hau, pertsona ekimendun, sakrifikatu eta ausartentzat bakarrik)
Gauzak horrela, pertsona gehienok 2.aukerarekin konformatu beharko gera eta asteburu honetarako dauden mobilizazioekin bat egin…
Ea hurrena espabilatzen geran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!