Zer gertatzen da hernanin gazteokin? ba al dago hernanin gazte mugimendurik? zer harreman dugu gure artean? gazte mugimendurik gabeko herria, ez al da hiltzera kondenatua dagoen herria? Gazteak berarekin du ezinegona eta mundua iraultzeko grina. Sistema kapitalista honek ezarritako bizi ereduei alternatibak bilatzeko eta praktikan jartzeko ilusioa. Baina egun, Hernanin hau ez da gertatzen: gazte koadrila bakoitzak bere taberna zulotik atera gabe pasatzen du astea, aurreiritziz josita bizi gara, bazter guztietatik jipoitzen gaituzte eta bizimodua aurrera ateratzeko gorriak ikustekoak bagera ere, guztion arazoei batera aurre egin beharrean, norberak bere frustrazioak modu pertsonalean asimilatzen ditu. Gazteak berarekin du halako sormena. ikusten eta bizitzen duena era batera edo bestera adierazteko moduak bilatzen ditu. baina era asko egonagatik, baliabiderik ezean, ezerezean geratzen dira asko eta askoren proiektuak. egun, Hernanin gazte asko gaude modu batean edo bestean antolatuta gabiltzanak gure egunerokotasunean pairatzen duguna salatzen eta honi aurre egiteko alternatibak bilatzen. talde ezberdin zerrenda luzea zenbatu genezake. baina beste zerbaiten beharrean gaude. Indar guztiak norabide berean metatu behar ditugu, egoerari aurre egiteko gazte mugimendu indartsu bat sortuz. herri honek badu indarra. baina bizi dugun egoerak aurreko guztia aurrera eramateko oztopoak besterik ez dizkigu jartzen. Hau horrela, garbi utzi nahi da baliabideak behar ditugula gure proiektuak aurrera eramateko, gazteon arteko harremanak lantzeko eta funtsean gazteok gure bizi ereduak eraikitzeko eta bizitzeko. Baliabide asko behar dira bai. Muga asko dauzkagu. Baina muga nagusia fisikoa da. gune edo espazio bat behar dugu Hernanin guk gestionatua, gure beharrak aseko dituena. gaztetxe bat behar dugu gure herrian gazteok antolatzeko, gure proiektuak aurrera eramateko eta behingoz Hernanin gazte mugimendu indartsu bat edukitzeko. Herriari bizia emango dion gaztetxea.