( Kastillako dorreak: Ibon Arregi, Arantza Ibarzabal, Javier Zubimendi, Josetxo Zubimendi
) Kastillako dorreak ikuskizunarekin, berriro ere, hernanik alor honetan duen gabezia erabat azalean gelditu da. antolatzen diren antzezpen guztiak onartuko dituen ekitaldi-areto bat behar du herriak. hernaniko herriak ikuskizun ezberdinak antolatzeko gaitasun haundia du: kultur, kirol nahiz gizarte ekintzak. Hauetariko asko kalean gauzatzen badira ere, beste batzuk areto itxietan eta ekitaldiak eskatzen dituen baldintzetan eman behar dira derrigorrez. Duela lau urte, kantuz abesbatzak aurkeztu zigun ´tangoka` lanarekin, herriaren kultura-ekipamendu eskasa nabarmen gelditu zen. geroztik, ez da ezer aurreratu, egitasmorik ere ez dago aurrikusita. Egoera larri honen ondorioz kalitate oneko hainbat lan ia-ia isilpean eskaini behar dira, ia publizitaterik gabe, ´tokirik ez dago` esan behar ez izatearren. adibidez: ´txirrita` lana duela bi hilabete. jakina da Hernani aisigune bihurtu dela inguruko herrietako jendearentzat. Herri hauek, urnieta, andoain, lasarte... ekitaldi-aretoak badituzte, guk, berriz, biteriko aretoarekin konformatu behar dugu, zeinak 171 ikusleentzat tokia besterik ez duen. Mila auzotarrek antzezlan bat ikus dezaten sei sesio egin beharrak, itzelezko esfortzu artistiko, fisiko eta ekonomikoa dakar, eta honek lan berriak planteatzeko garaian izugarri gogogabetzen du. Horregatik eskatzen diogu udalari gai hau serio har dezan, egunotan bizitutako egoera komikoak berriro ere eman ez daitezen, ekitaldi bakoitzaren amaieran antzezlariak agurtzera taularatzen zirenean txaloka zeuden ikusleak bezain beste baitziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!