( Zaloa Ruiz
Elkartzeneko kidea ) Lotsagarria iruditzen zait udalean dauden politiko hauen jarrera. Penagarria iruditzen zait ikustea nola gozatzen duten zozketa kontu hauetan. Etxebizitza baten beharra dutenen artean zozketa. Umeak haurtzaindegira eramatea beharrezkoa egiten zaienen arteko zozketa. Bihar zer zozketatuko dute? ogia? ura? bizitzeko beharrezkoa zaigun oxigenoa bera? mingarria egiten zait ikustea nola proposatzen duten milaka etxe eraikitzea, edota sagardo museo erraldoi bat bultzatzea edota igerileku espaziala, udako bi hilabeterako. Sinestezina egiten zait, haurtzaindegiaren inguruan eman diren arazo guztiak emanda, eta eraikin berri bat eginda, 62 eskaerarentzat 34 plaza bakarrik egotea. Halaxe da, bizimodu duina lortzea zorte kontua da!
Zaloa Ruiz Elkartzeneko kidea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!