Elkartzeni, hirugarren eta azken aldiz.

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 16a, 01:05

( Andoni Amonarraiz )

Zerbitzu Publikoetarako zinegotzia naizenez, hiriarteko garraioaren arduraduna naiz. Neu izan nintzen Hernaniko Udaletik Foru Aldundiko Garraio Zuzendariarekin, hau da hiriarteko garraioaren eskudunarekin, bildu zen ordezkaria eta udalbatza honek nahiz hernaniarrek txartel bakarra eta autobus-bonua ipintzeko zuten interesa argitzeaz gain, Udalbatza honek zerbitzu horren berehalako ezarpenean parte hartu zezakeela adierazi nion. Gaia argitzeko xedearekin, ondorengoa adierazi nahi dut:

  • Udalerrian ikastolak badaude ere, Udalak ez du hezkuntza gaien gaineko eskuduntzarik.
  • Anbulatorio bat ere badaukagu, baina ez dugu osasun gaien gaineko eskuduntzarik.
  • Gure udalerrira iritsi ahal izateko errepideak erabiltzen baditugu ere, ez dugu errepideen gaineko eskuduntzarik.
  • Hiriarteko garraioa erabiltzen badugu ere, ez dugu haren gaineko eskuduntzarik.

Erakunde bakoitzari bere eskuduntzen araberako eskaerak egin behar zaizkio eta udalek, Elkartzenek ongi dakien bezala, hiriarteko garraioaren alorrean eskaerak egin eta presioa burutu dezakete, hain justu udalbatza hau egiten ari den horixe, baina inoiz ez exekutatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!