Andoni Amonarraiz jaunari:

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 10a, 13:43

( Ignacio Abrego Txopeitia, Iban Txanborro eta Dani Olaskoaga. )

 Azken egunetako gertakariak direla eta, behin eta berriro zure ahoa betetzen duten hitzak gezurtatzeko azalpen batzuk eman nahi genituzke. Ez ginen akordio batera inondik inora iritsi, abuztuan kaleraturiko pertsonak bide judizialaren mehatxuarekin atera baikinen Gay Mur-eko etxebizitzetatik, Patronatuak inongo irtenbiderik eman gabe. Gu denbora luzez aritu ginen arazoari aurre egiten, hainbat eta hainbat etxe hutsen zerrendak egin eta zure mahai gainean jartzen. Zuk aldiz, deus ere ez duzu egin eta gainera guk bilatutako irtenbideak eta lana erabat zapuztu dituzu. Gezurretan aritu zara momentu guztietan. Akordioaren ordua iritsi da, benetako irtenbidea aurkitzeko; Gay Mur-eko bizilagunekin konponbidea adosteko. Zer nolako zinegotziak ditugu? Nola egin daiteke lan hain lotsa gutxirekin? Guk duintasunarekin okupatzen dugu, baina zuk, inongo lotsarik gabe, zure postua okupatua duzu. Joan zaitez Marbellara!!!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!