Gaur izan det zure heriotzaren berri, etxera deitu dudanean amak eman dit
zoritxarreko albistea. Oraindik ezin det sinetsi.
Goiz osoa pasa det patioan bueltaka eta esan behar dizut zu izan zarela nere
patiokidea gaurkoan. Eta orain, ziega txiki honetan ere, ezin det zure irudia
burutik kendu. Zurekin igarotako momentuak datozkit gogora: Xaxi, Pittu, Txuria
eta gainontzekoekin Rufinon eta Oiarbiden urtero egiten genituen sagardotegiak;
politikari buruz izaten genituen solasaldiak; Etxerat-eko enkarteladak;
Herrikoan eskeini zenigun laguntza; Herri Batzarretan egiten zenituen ekarpenak;
euskeraz hitz egiteko egiten zenuen ahalegina; ... Oso gogoan ere duela hilabete
pare bat nere gurasoak, izeba eta lehengusua honaino ekarri zenituela zure kotxe
berrian, hileroko vis a vis familiarra egin zezaten. Zu espetxearen kanpoaldean
gelditzera behartu zintuzten, etxe hauetan arauak zorrotzegiak direlako
euskaldunontzat.
Pertsona langilea, konprometitua eta apala zinen, eta hutsune haundia utzi dezu.
Eskerrik asko GERARDO, erakutsi diguzun guztiarengatik eta izan zarena
izateagatik.
Izan direlako gara, garelako izango dira. (Muxu haundi bat Mari Karmen, Elena
eta Danirentzat. Eutsi goiari!).
Gorka Loran Lafourcade
Euskal Preso Politikoa
Valdemoron, 2006ko
urtarrilaren 28an