Aupa Gazte!

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 25a, 13:36

( Izaro Arruarte eta Ohiana Gurrutxaga, Gazte Asanbladaren izenean )

Dakizuen bezela, aurten ere Gazte Asanbladako kide batzuk lanean gogoz eta ilusioz hasi gara. Abenduaren 18an izango da 120 gazte lanerako eta herria girotzeko irrikitan Tilosetako kioskoan bildu ginenaren urteurrena. Aitortu beharra dago hasierako arrakasta hori maldan behera doala. Normaltzat jotzen dugu 120 pertsonako asanblada gehiago ez burutzea, baina iaz lortu genuen talde aberats hori mantendu beharra dago Hernanin zerbait egin nahi badugu. Gure asmoa talde jator hori berriro lanean jartzea denez gutun honen bidez azaroaren 30ean 19:30etan Biterin egingo den asanbladara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Bertan aurtengo ekintza desberdinen inguruan hitz egin nahi dugu (badator mus txapelketa eder bat) eta horretarako ezinbestekoa dugu zure parte hartzea.

 

Izaro Arruarte eta Ohiana Gurrutxaga,
Gazte Asanbladaren izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!