Egoskorkeria

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 15a, 11:45

( Iulen Lizaso ) Bisitariak, bidaiariak, erromesak... erraztasun guztiak aurkituko ditu eta ondo markaturiko norabideak, Hernanitik ateratzeko bere lau puntu kardinaletatik, baita Santiago de Compostela aldera ere. Baina erraz pasa dezake ordu bete Elizatxo auzoan edozein zenbakiko portala bilatzen. Larrialdietako anbulantzi bat azaroan, edo mezulari bat hilero; Elizatxoko zenbaki hartaz galdezka, lehenik Portura bideratzen dute, hemen esaten diote zenbaki hori Pipiritako aldapan dagoela, baina hor esaten diote hilerri atzeko etxeetan dagoela zenbakia, azkenean ziurtatzen diote Mandazubiko errotonda ondoan dauden etxe gorrietara jo behar duela, Ansorena anaiak kalea gurutzatuz... pakete bat entregatu eta bi euro `irabazteko`. Arazo hau, Udaletxera egindako nire erreklamazioa bezain zaharra da; duela urte batzuk idatzi bat bideratu nuen erregistroan; soluziorik ez ikustean eta erantzunik ere jaso gabe, Amonarraizi gogoratzen diot pertsonalki bere bulegoan; soluziorik ez ikustean, hortik hilabete batzuetara erreklamazioa herriko prentsan publikatzen didate. Ez dut beste herritar parte hartze biderik ezagutzen eta hemen nago berriro, zikloa errepikatzen, baina oraingoan alderantzizko norabidean, ia erantzuna ere alderantziko norabidean datorren. Abenduan Javier Aranburuk Santiago Bideari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Biterin, ia aldi berean kolokatu zituzten Portu auzotik Urnietara egurrezko landa bide-seinaleak, Konpostela aldera seinalatuz. Helmuga hartara bitartean egon daitezkeen ia 500 kilometrotatik, seguru nago erromesek ez dutela zapalduko metro bakar bat ere, Egaña baserritik Urnietara doazen 200 metro horiek adina abandonaturik dagoena. Herritarraren lekuan jartzea, kolaborazio eta zerbitzu publikorako jardun maitagarri eta gizalegezko bat da... beharrezkoa, batak bestea sentitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!