ESKOLA IBILTARIA 05: EUSKAL HERRIA DA GURE ESKOLA

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 9a, 21:56

( Eneko Barberena Ikasle Abertzaleakeko kidea )

ESKOLA IBILTARIA 05: EUSKAL HERRIA DA GURE ESKOLA

Duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzaren ikerketa bat argitaratu zen, non aipatzen zen euskal ikasleok ez dugula gure herria ezagutzen. Ez dira datu berriak guretzat, eta egoera horri buelta eman nahian, duela bost urte Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundea Eskola Ibiltaria antolatzen hasi zen. Bost urte hauetan Baztan aldean ibili gara, Bizkaiako kostaldean, Urbasako mendizerran, Anbotoren magalean, Orreagan… Bertako biztanleekin hitz egin dugu, tokian tokiko errealitatea ezagutu dugu, natura eta jakintza uztartu ditugu…

Aurtengoan ere Eskola Ibiltariaren edizio berri bat antolatu dugu Bizkaiako mendebaldean, Enkarterrietan hain zuzen. Eskualde ezezagun eta eder honetatik barrena ibiliko gara hiru egunez kobak bisitatuz, parke eolikoei buruz hitz eginez, jolastuz, karlistadak gogoratuz… Eta azken egunean Balmasedara iritsiko gara, non bertako jaietan parte hartuko dugun.

IA-tik dei egin diegu euskal ikasle eta gazte guztiei parte har dezaten Eskola Ibiltarian, uztailaren 14, 15 eta 16an. Informazioa www.ikasleabertzaleak.org helbidean aurkitu dezakezue, edo 685776904 telefonora deituz. Horrenbestez Karrantzako plazan ikusiko dugu elkar, uztailaren 14ko goizeko 11etan. Euskal Herria da gure eskola!
 

Eneko Barberena
Ikasle Abertzaleakeko kidea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!