Angel Olaranen esker ona Etiopiatik
Lagun maiteok:
Gure umeen aldeko bazkarian parte hartzeko aukera izan dut: ikusi dut bideoa.
Hunkitu egin nau zenbatek parte hartu duzuen ikusteak eta izan duzuen giroak.
Egitan diotsuet horrek emandako diruak adina balio duela. Badakit gure umeetan
gehiago pentsatu zenutela janaren kalitatean baino, ona zegoela dudik egiten ez
dudan arren.
Ekonomia orokorrean, horrelako ekimen batek ez du eragin haundirik, baina herri
arteko mailan, komunidadeetan, arnas haundi bat da, gizatasunaren aldeko apostua
da. Garantia bat da pertsona batzuk beste batzuen arazoen aurrean zirrara
sentitzen dutela jakitea, nahiz ezezagunak izan, familia berekoak dira, etnia,
kultura, erlijio eta nazionalitateen gainetik.
Entzun izango duzue Herrialde Haundiek zorra barkatu dietela Herrialde Txikiei,
ia herrialde izatera iristen ez direnei. Poztasun haundia azalduta egin dute,
satisfakzio aurpegiz... ez dute urteetan egindako kalte guztiarengatik barkamena
eskatzeko fintasunik izan, eta ezta oso berandu erreakzionatu dutela esateko
ere, zenbait ONGk luzaroan eskatu dutena izanagatik ere. Edo zor horietako asko
armamentua saltzeagatik izan direla eta sal-erosketa horiek Herrialde Haundien
ekonomia indartsuak indartzeko balio izan dutela. Eta gertatzen diren beste
egoera asko, Herrialde Pobreak gero eta pobreago izatea lortzen dutenak.
Horregatik, zuena bezalako ekimenek beharrezkoak izaten jarraitzen dute. Antton
difuntuaren karretilari tiraka aritzen laguntzen digute.
Badakit asko izan zaretela modu berezi batean mugitu zaretenak bazkaria egin
zedin; eta horren aldeko donazioa eman duten instituzioak izan direla.
Banaka-banaka eskertzea gustatuko litzaidake. Horrela nahita egiten dut.
Dagoeneko 1.400 dira gure inguruan dauden neska-mutilak, eta gero eta gehiago
inguratzen dira tuberkulosi eta IHESAk afektatuak.
Guztion izenean, nire eskerrik beroena azaldu nahi dizuet.
Besarkada haundi bat
Angel Olaran
(*Erredakzioan euskeratua)