Asistenta soziala, behar duenarentzat

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 23a, 21:21

( Andoni Amonarraiz Ongintza Patronatuko Lehendakaria (*Erredakzioan euskeratua) )

Asistenta soziala, behar duenarentzat

Ikusi ahal izan dudanez, egunkari honetako Jasota Bezala atalean, langile baten profesionaltasuna dudan jarri liteke inongo errukirik gabe, esaten dena egia den edo ez preokupatu gabe. Nik uste nuen notiziak kontrastatu egin behar zirela.
Erraz egingo nuke alegatoa zenbat pertsona atenditzen diren egunero Oinarrizko Zerbitzu Sozialetan. Edo zenbati ematen zaien zerbitzua, edo zenbati esaten zaien ezin diegula euren arazoari erantzun, eta abar. Baina, Hernaniko Ongintza Patronatuko Oinarrizko Zerbitzu Sozialak hernaniarrei laguntzeko daude, ahal bezain egokien laguntzeko, baliabideek eta konpetentziak ematen duten neurrian. Horrek ez du esan nahi bezeroak ulertzen duen modukoa izan behar duenik.

Azkenik, berretsi nahi nuke Hernaniko Ongintza Patronatuko langileengan dudan erabateko konfidantza, eta nola ez, Asistenta Sozialengan dudana.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!