Larramendiko etxea botako dute bai, baina abuztuaren 4ko artikuluan esaten
diren hainbat gauza gezurra dira.
Beraiek ´jende honentzako irtenbide bat bilatzen ari` direla diote. Ez dira
bizilagun guztiekin hitzegiten ari. Irtenbideak hemendik bilatu eta proposatu
dira. Eta Andoni Amonarraizek hasieratik bazterrak nahasteko estrategia erabili
du. Ez zaigu etxekoei zuzendu arazo berdinen aurrean, baizik eta hortik enteratu
behar izan dugu. ´Asmoa da erreabilitazio trukeko alkilerrean lortzea etxea`.
Honen inguruko informazioa Txema Mercadok dauka eta hemen ere alde batetik
bestera eduki gaituzte, informazioa erraztu gabe.
Gu kalean egotea ezinbesteko baldintza da abuztuaren 16ko bileran egoteko beraz:
Hitza hartzen dizugu!!
Azkenik, esaten du bera ez dela etxebizitza zinegotzi, ez duela eskumen asko.
Guri ez zaigu axola: etxe gabe geratuko gara eta ezin dutena da pelota batetik
bestera pasatzen ibili. Gure arazoa zure arazoa ere bada.