( Iñaki Arratibel
Hirigintza Zinegotzia ) Arau Subsidiarioak berritzeko proiektuak zergatik proposatzen duen 4.500 etxebizitza berri eraikitzea galdetzen du Adolfo Masidek. Eztabaidatzen hasteko oso baliagarria izan den idatzi honek proposatutako 4.473 etxe berri hauetatik, aurreko urteetan onartuak izan zirelako, dagoeneko 771 eraikitzen hasiak direla esan beharra dago. Hau da, 4.473etatik, Eusko Jaurlaritzak Sagastiyan eraikitako Babes Ofizialeko 364 etxebizitzak daude nahiz Monteseko 128 etxeak, Agustinasetakoak edota RENFEkoak, …beraz, benetan proposatutako etxe berriak 3.702 dira.
Etxebizitza mailan, gure udalerrian, datozen hamar edo hamabost urteetan sor zitekeen beharrari erantzuteko, kopuru jakin hori proposatu zuen talde erredaktoreak. Kopuru hau abiapuntu bat besterik ez da izan eta herritarren, alderdi politikoen eta erakundeen artean sortuko den eztabaidaren emaitzatik zehatzagoa izan daitekeen beste kopuru bat sortuko da, alderdi politiko guztiek, nireak barne, etxebizitza gutxiago eraikitzea proposatzen dute eta.
Eskerrak eman nahi dizkiot Adolfo Masid jaunari, gai honen inguruko azalpenak emateko aukeragatik. Hirigintza politika Elkartzen taldearen hizpide izateak asko pozten nau, denon esku baitago berau irekiagoa eta gardenagoa izatea.