Eskerrak

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 2a, 03:00

( Mertxe Jimenez Boluntario taldearen izenean * Erredakzioan euskeratua ) Ekainaren 19an, bazkari herrikoia egin zen gure herrian Etiopiako Wukrorako dirua biltzeko, Angel Olaran hernaniar misiolaria bizi den herrirako. Bazkariak arrakasta haundia izan zuen, bai jende aldetik eta baita bildu den diru kopuruari begiratuta ere, eta proiektu honetan lan egin dugun boluntario taldeak hernaniar guztiak eskertu nahi ditu erakutsi duten elkartasunagatik.
Bildutako dirua 12.150 euro izan da, bide desberdinetatik lortua: 2.000 ale saldu dira 3 euro balio zituen 0 Txartelak, bazkaritara joandako jendearen dirua eta baita aportazioak eman dituzten hernaniar anonimo, komertzio, elkarte eta herriko enpresetatik ere.
Gustatuko litzaiguke esatea ziur egoteko diru hau guztia zuzenean Angel Olaranen eskuetara joan dela, eta berak Wulkron dituen 12.000 umezurtzi laguntzen erabiliko duela. Ume hauetako bakoitzaren beharrak asetzeko, egunero 0,57 euro behar dira, eta konturatuko zarete bildu dugun diruarekin nolako lana egin litekeen bertan.
Eskerrak eman nahi dizkiogu bereziki Txantxangorri elkarteari, bere elkarlan etengabeagatik, bai lokala utzita eta baita ekainaren 19an bertako bazkideek egin zuten lanagatik ere.
Aipatu baita ere Elkano 17ko Kultur Zentroko emakume taldea, organizazio guztian eta bazkari egunean egindako lanagatik.
Aipatu nahiko genituzke ordainik eskatu gabe beren produktuak eman dituzten zenbait enpresa. Eskerrak Viguisa, Viña Alkorta, Vinos Bachiller, Jai Hornidurak, Kixkal taberna eta Hernaniko sagardogileei.
Bukatzeko, eskertu nahi genituzke Udala eta bertako langileak, beren laguntzarik gabe ezingo baitzen aurrera atera proiektu hau.
Eskerrik asko
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!