Eskubide zibil eta politikoen alde

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 18a, 02:00

( Txaber Zabaleta Galdeano Ekaitz Telleria Aldaregia ) Gure jenerazioak, Euskal Herriak Es­pai­niar estatuaren eskutik jasan izan dituen eskubide zibil eta politikoen urraketen ondorioz, frankismotik ezagutzen ez zen egoera antidemokratiko bat bizi eta jasan behar izan du. Adierazpen askatasuna, biltzeko eskubidea, hauteskundeetan aurkezteko eskubidea, iritzi eskubidea… de facto desagerraraziak dira gu­re herrian. Honen adibide dira, alderdi politikoen ilegalizazioak, egunkari eta irratien klau­surak, antolakunde politiko eta sozialen kriminalizazioa, mobilizazioen de­be­kuak eta elkartasunaren aurkako kanpaina. Honek, ondorio lazgarriak jasatera behartu gaitu: atxiloketa prebentiboak, torturak, kondena eskaera desproportzionatuak, gerra egoera amaigabea, gizartean tentsio eta izu sentimendua, errealitatea desitxuratzen duten komunikabideen intoxikazioa… Eus­kal gazteriak bere larrutan pairatu du egoera hau. Horren adibide da 2007an Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen aurkako sen­ten­tzia eta erakunde hauen lan politiko eta so­zia­laren kriminalizazioa. Ondorioz, ´Terroris­mo­a`ren aitzakiapean, hamarnaka gazte atxilotuak izan dira Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan izandako sarekadetan. Beraien delitu bakarra Euskal Herriaren alde lan egitea da, beti ere, ekinbide politiko batetik. Ho­nen harira gogorarazi nahi dugu, Donostian gertatutako sarekadaren ondorioz 18 gazte epaituak izando direla ekainaren 29tik au­rre­ra Espainiar epaitegi faxista den En­tzu­te­gi Nazionalean. Ez da adibide bakarra, Hern­a­nin 10 gazte baikaude momentu honetan epaiketaren zain. Gazte donostiar hauei Segiko kide izatea leporatzen diete eta 8 urteko espetxe eskaerari aurre egin beharko diote epaiketa honetan. Inongo oinarri juridikorik ez duten antzezlan makabro hauek euskal gazteriaren borrokarako grina eta hauen lan politikoa deuseztea dute helburu, batetik, eta euskal gazteriaren artean izua zabaltzea, bestetik. Baina Euskal gazteriak, Euskal herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan lanean jarraitzeko duen asmoarekin ez dute amaituko, gure konpromisoan berresten baikara egunero eta edozein erasoren gainetik. Hau guztia salatzeko eta gazte donostiar hauei elkartasuna eskaini asmoz, ekainaren 19an Donostiako Boulebarretik 17:30etan abiatuko den manifestaziora dei egiten diegu herritar guztiei. Bestetik, aipatu ere, salaketa kanpaina honen barruan, ekainarean 19an ere, kontzertuak antolatu dituztela gazte auziperatuek Antigua auzoko frontoian. Kontzer­tuak 20:00etatik aurrera hasiko dira eta bertan Des­kon­trol, Hesian, Esne Beltza eta Ze Esatek tal­de­ak arituko dira. ESKUBIDE ZIBIL ETA PO­LI­TIKOEN ALDE, GAZTERIA BORROKAN!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!