Urduri dirudiena Manuel Fraile jauna da.

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 29a, 03:00

( Iñaki Arratibel Hirigintza Zinegotzia ) Urduri dirudiena Manuel Fraile jauna da. Haren azken idatzian berak eta bere taldeak Txantxillan edota Galarretan eginiko obra espekulatiboei ez die erantzunik ematen, baina are gehiago, `ezker abertzalearen esfortzuari esker abiatutako lanak` aurreko agintaldian hasiak direla esan beharra dago.
Nahikoa da! Zera jakin dugu hernaniarrok: Txantxillako lursailen % 40 udalarena zen, baina bertan soilik %20 babeseko etxeak eraikitzea erabaki zuten aurreko agintaldian Frailek eta bere taldeak. Zergatik bada? Galarretan ere %65 etxe babestuak izan beharrean, %20 xume izan ziren. Zergatik bada? Noren interesak daude operazio hauen atzean, promotore pribatuekin bultzatutako operazio hauen atzean?
Bildu Hernanik sekulako aurpegia du, gainera. Sagastiya, Montes, Villa Politena, Agustinas, Ereñotzu, Atsegindegiko Parkea, … Ezker Abertzalearen esfortzuari esker abiatutako lanak direla dio BHk, baina ez da egia. Lan horiek Joxan Rekondo buru zeneko korporazioek bultzatutakoak dira. Batasunak izan zuen ekimen gutxietako bat izan zen Txantxillako parkina. Pentsatzen dugu honekin promotoreekin hitzartutako `pelotazo urbanistikoa` ezkutatu nahi izan zutela.
Nahikoa da biktimarena egiteaz! Guk bideratu behar izan ditugun akats urbanistiko askoren erantzule da Fraile eta bere taldea. Eta oraindik ez dakigu zergatik nahiago dituen pribatuekin hitzarmenak, ez eta Hernani denon artean diseinatzeko proiektua, guk Arau Subsidiarioekin egin duguna, hain zuzen ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!