( Garbiñe Tijero ) A bai hortxe zaudete, ikusle moduan suari begira, saltatzeko prest. Zertara dator hau? Ba aurresku herrikoiaren partaidetzari buruz ari naiz. Mutil bakar bat izan da aurten ausarta. Ausardia beharko al da dantzatzeko? Hernanin ez dakit zer gertatzen den, mutil koxkorrak kozkortzen zeratenean zergatik ez dezute ezer ez jakin nahi dantzari buruz? Galdera berdina gazteentzat eta helduagoentzat. Badauzkagu ba herrian arazo honen adierazgarri nabamenenak herriko dantza taldeetan (Ttarla, Kriskitina), talde hauek mutilen premian daude, zer gertatzen ari da? Euskararekin bezela dantzarekin gertatu behar al du? Ea ba guztiok jabetzen garen: guraso, gazte... kultura denon ondarea dela, denok zaindu behar dugula, ezin dugula sexu bakar baten esku utzi. Guztiok beharrezkoak gara.
Aupa mutilak euskal dantzetan aritzea ere kirola baita, eta gurea gainera, zaindu dezagun ba, ez utzi galtzen, euskaldunak ere beti izan baitira dantzari alaiak.