Monjen haurtzaindegiaz

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 24a

( Pablo Rodriguez ) Zure umea La Inmaculadako haurtzaindegira eraman behar baduzu, adi egon eta baldintza guztiak idatziz jaso urtea hasi baino lehen. Guri aurten honakoa gertatu baitzaigu: ume bat eraman dugu 2-3 urteko gelara eta suposatzen zen hileroko kuota zela 30 euro egunero, eraman behar zenituen orduekin biderkatuta. Ondo. Ba 09:30etik 15:30ak arte eramateagatik 255 euro kobratzen zizkiguten. Beste guraso batzuek zerbitzu berdinarengatik 72 euro ordaintzen dute, beren umeek eskola moduan izena emanda dutelako eta ez haurtzaindegi moduan. Hauek ordu horietatik kanpo umea utzi nahi badute, ordu horiek ordaintzen dituzte eta kitto. Eskolako zuzendaritzak adierazi zigunez diruaren aldea beka eskatzeagatik zen, hori ezeztatzean, gaizki ulertuak zirela esan zigun, baino guri berdin kobratzen jarraitu zuten. Gure gelako gurasoen artean tarifa gehiago aurkitu ditugu ordutegi berdinarengatik, hori bai gurea garestiena. Argitu nahi dugu andereñoen lana izugarri ona dela, hori bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!